1989-ko martxoan sortua "Lapurtarrak" abesbatza emana da azken 10 urte hotan Marilys Daguerre anderearen zuzendaritzapean.

Elkarteak, 50 bat emazte eta gizonez osaturik, helburu bezala dauka euskal musika eta kantua zerbitzatzea eta zaintzea bere doinu tradizional eta kreazio berriekin. Zonbaiten hitzek, bertako kantari batzuek moldaturik, gogorazi nahi daukute maitasuna orokorki eta Euskal Herriarena bereziki.

"Lapurtarrak" koroak molde ezberdineko abestiei du bere interes osoa doalarik obra klasikoetarik nazio arteko folkloreraino ahantzi gabe Eguberri edo Gabonetako errepertorio zehatza bezain aberatsa.

Akitania-ko xoko askotan, Bretanian , Paris aldean, Auvernian eta beste ainitz tokitan egin ibilaldietan abesbatza saiatu da euskal kultura ezagutarazten eta maitarazten ahantzi gabe Euskal Herri osoan berean.

Adminiztrazio lehen biltzarrea

Orrialde goia =